ZER ESKAINTZEN DUGU

PROIEKTU INTEGRALAK

Barne-diseinuen proiektu integralak egiten ditugu, bai Araban, bai Euskadi osoan. Guretzat, proiektu bakoitza originala eta berezia da, eta, horregatik, bezeroari prozesu osoan laguntzen diogu konpromisoz eta ilusioz, une oro bere iritzia aintzat hartuta. 

Profesionaltasuna, estetika eta funtzionaltasunaren arteko oreka eta gure bezeroen beharren eta nahien arabera jardutea dira gure lan bakoitza garatzeko oinarri nagusiak.

METODOLOGIA

1. Lehen Urratsak – Aurreproiektua

Gure konpromisoa da prozesu osoa fase jakin batzuei jarraiki egitea eta horiek zorrotz betetzeaz arduratzea, bezeroarekin hitzartutako epean proiektua amaituta gera dadin. 

Bezeroarekin egindako lehen bileran, iritziak trukatu, haren beharrak eta estilo-lehentasunak aztertu eta proiektua garatzeko garrantzitsua izan daitekeen beste edozein arlotan sakontzen dugu. 

Jarraian, zer espaziotan jardungo dugun ikusiko dugu, eta, horri esker, aurreproiektu txiki bat aurkezteko prest egongo gara. Aurreproiektu horretan, ideia batzuk eta lehen aurrekontu orientagarri bat egiten da. 

2. Proiektua

Hurrengo fasea proiektua eta behin betiko aurrekontua egitea da. Fase hau bezeroarekin adostuta dago, eta zenbateko ekonomiko desberdineko materialak eta diseinuak biltzen ditu, alderdi estetikoak eta bezeroaren aurrekontua erkatuko dituen proposamenera iritsi arte. 

3. Gauzatzea eta berrikustea – Gremioen koordinazioa

Une horretatik aurrera, obra gauzatuko da. Fase honetan ere kontuan hartuko dira sortu daitezkeen aldaketa proposamen berriak. Obra egin bitartean sortu diren eremu jakinen diseinu zehatzak, eraikinaren balizko gorabeherak, ezkutuko akatsak eta sor daitezkeen behar berriak ere konponduko dira. 

4. Obra- zuzendaritza

Konpromisoa hartzen dugu prozesu osoa egutegi batean jasotako faseetan eta epeetan egiteko, bezeroarekin adostutako epean proiektua amaituta gera dadin.

5. Azken fasea – Ekipamendua

Altzariz, argiztapenez, osagarriz eta abarrez hornitzen gaituzten 200 marka komertzial baino gehiagorekin lan egiten dugu, zure beharretara egokitutako zerbitzu osoa eskaini ahal izateko.

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Gure webgunean proiektu asko ikus ditzakezu. Ez galdu bat ere!