¿NORTZUK GARA?

ESTUDIOARI BURUZ

Estudioaren burua Alvaro Arroyo Botas da, Gasteizen bizi den barnealdeen diseinatzailea. Proiektuak egin ditu Gasteizen, Bilbon, Areatzan, Leioan, Donostian, Laredon, Logroñon, Iruñean, Miranda Ebron eta Madrilen. 

Gasteizko Dekorazio Arteen Eskolan egin zituen ikasketak. Bertan, barne-diseinuen titulua lortu zuen, Sormen Creativos enpresan praktikak egin ostean, eta ondoren Salamancako unibertsitatean Barne-Diseinuaren arloko Master batekin osatu zuen bere prestakuntza. 

Hasieratik, 2002an, bere aitak, Angel Arroyok, 1982an sortutako familia-enpresa zen Arroyo Interioristas enpresaren parte izatera igaro zen. Bertan, bere estiloa garatzeko eta profesional handiek lagunduta enpresaren belaunaldi-erreleboa gauzatzeko beharrezko esperientzia hartu du. 

ÁLVARO ARROYO

Zorrotza eta detaile txikiena ere zaintzen duen pertsona da, proiektu bakoitzari baldintzarik gabeko dedikazioa eskaintzen diona. Alde gizatiarra eta teknikoa era berean zaintzen ditu, artea eta perfekzionismoa bilatzen ditu sorkuntzaren alderdi guztietan, eta horrek arkitektura-altzari asko diseinatzera eraman du.

Bezero bakoitzarentzat giro propio bat sortzea da azken helburua. Bere denboraz gaindiko estiloa ideiarik ausartenetara eta moderatuenetara egokitzen da, erabilgarritasuna ahaztu gabe. 

Zoragarria da sentitzea bezero batzuek konfiantza jartzen dutela zugan beren etxebizitza proiektatzeko. Esperientziak emandako erantzukizun handi bat hartzen duzu, eta ziurrenik imajinatzen ez zituzten konponbideak ematea da zure helburua.

Harritzeko gaitasuna funtsezkoa da proiektu bakoitzean. Zorioneko pertsona horietako bat naizela uste dut, duela hogei urte baino gehiagotik bere pasio handiena den horretan aritzeko aukera duen horietakoa: barne-diseinu proiektuak egitea.

Niretzat, erronka da pertsonak eroso eta identifikatuta sentitzeko espazioak sortzea eta esperientzia paregabe bat biziaraztea. Espazio bat ederra izan behar da altzariz jantzi baino lehen. Janztea hurrengo fasea da.

SUSANA GABALDÓN

Madrilen Barne-Arkitektura ikasi eta Salamancako Unibertsitatean (USAL) Barne-Dekorazioko Masterra egin ostean, arkitektura eta dekorazio arloko hainbat estudiotan lanean arituta osatu du bere ibilbidea. 

 
Beti dago eraikuntza- eta dekorazio-teknika berrien bilaketan, eta interes argia du berrikuntzarekiko, diseinuen denboraz gaindiko izaera galdu gabe. 

“Beti pentsatu izan dut ametsak eraikitzeko daudela. Has gaitezen zure etxebizitzatik.” 

“Nire proiekturik gogokoena hurrengoa da beti, etxebizitza bat amaitzen dudan bakoitzean hurrengoa nolakoa izango den pentsatzen dut, nire lana oso motibagarria da eta egunero egiten dudanaz gozatu ahal izatea garrantzitsua da nire bezeroei eta nire proiektuei transmititu ahal izateko.” 

“Espazio bakoitza bere osotasunean lantzea gustatzen zait, xehetasunik galdu gabe. Garrantzitsua da elementu guztiak aintzat hartzea, hormak, zoruak, altzariak eta argiztapena, guztia bere osotasunean, azken lana nahi bezalakoa izan dadin.”